martes, 20 de noviembre de 2012


Ausazko jokoak, zenbait pertsonak Ludopatia garatzea
eragin dezaketen joko mota izan ohi dira. Apustuak
betidanik egon dira eta gure gizartean 1977. urtetik
aurrera garrantzia gehiago hartzen du, Espainian Jokoa
Legalizatu zenean.
Gaur egun dagoen joko eskaintza oso zabala da: Gustu
guztientzako jokoak daude.

jueves, 8 de noviembre de 2012



Jokoaren bitartez denbora pasatu, ondo
egon, erlazionatzen ikasten eta , gure sormena
garatzen dugu eta sentitzen dugun hura adierazten dugu.
EZ DA UME KONTUA SOILIK. Helduek ere jokatzen dute
eta zenbaitetan jokoari emozioa emate aldera hainbat
elementu sartzen diote, apustua, zoria eta arriskua,
esate baterako. Joko mota hau  AUSAZKO JOKO
izendatzen da.
Gogoan izan: Ausazko jokoetan, irabaztea edo galtzea
ez dago guk jokalari moduan dugun trebetasunaren
baitan, zoriaren eta zortearen baitan baizik .

lunes, 5 de noviembre de 2012

Gure bloga


Gida honen helburua ausazko jokoei eta bere ondorioei
buruzko informazioa ematen da . Azken batean,
hiritarrei LUDOPATIA izenez ezagutzen denari buruzko
informazio helaraztea.
Ludopatia pertsona askok pairatzen duten gaixotasuna da,
biztanleriaren %2-%3 izan daitekeela uste da .
Gizarte mailan, Ludopatia ez dago aitortuta eta hari buruzko
ezagutza falta handia da, izan ere, normalean testuinguru
pribatu batean erakusten du bere intentsitate osoa.
Gida hau irakurtzea erabaki duten pertsonek
problematika honi buruz duten ezagutza handituko
dutenaren eta Ludopatia irteera duen gaixotasun bezala
eta ez bizio gisa ikusiko dutenaren konfiantza dugu.